XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Datorren uztailaren baterarte. Ricardo Ugarteren eskultura eta pinturak erakusgai Donostian

Burnia eta pintura, eskultura eta oleoak eskaintzen dizkigu Ricardo Ugarte de Zubiarrain artista gipuzkoarrak datorren uztailaren 1arte Donostiako Okendo Kultur Etxean.

Datorren uztailaren baterarte Donostiako Okendo Kultur Etxea Ricardo Ugarte artistaren azken eskultura eta pintura lanen biltoki izango da.

Nere azken obren bilketa murritz bat da, espazio faltak asko baldintzatu du erakusketa.

Ekarri ditudan obra guztiak 1`70 baino txikiagoak dira, baina hala ere azkenaldi honetan lantzen ari naizenaren adibide argiak dira.

Pintura lanei dagokienez, gehienak pieza handien proposamen eskultorikoak dira.

Batzu paisairekin kontrajartzen diren proiekto nagusiak direlarik, azaltzen du Ugartek.

Ricardo de Ugarte euskal eskultorerik gazteenetarikoa dugu, orain dela berrogeitazortzi urte jaio zen Pasaian.

Donostiako Arte eta Ofizio Eskolan ikasi zuen eta bere ikasketak C Radio Popularreko Rincón Bohemio programaren sortzailea eta errealizadorea dugu.